Isurketa jarraitu baten3D modelaket amaitu berri dugu.
3 dimentsioko biki digitala, altzairutegiko erabirritze lanen proiekturako. 120 eskaneo eta 14.000 metro karratuko eremua eskaneatu eta modelatu dugu.
Urteko lehenego hiruilekoan Gipuzkoako ibai eta erreka desberdinetan altxamendu topografikoa burutu ditugu, Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatutako erreka eta ibaietako oztopoen permeabilizazio Proiektuetarako. 5 altxamendu topografiko burutu dira, 5 presa eta ibaiaren 100 eta 400 metro luzera arteko erreka zatiak altxamenduetan isladatuz. Lan konplexu hau burutzeko, teknologia desberdinak uztartu dira: Gps-a, Estazio totala eta Laser eskanerra.
2015 urtean zehar hainbat lan egin ditugu 3D Laser Eskaner bidez, industria arloan batez ere. Instalazio industrialen As-found modeloak eta pieza industrialen ikuskapenak (Kontrol geometrikoak) egin ditugu, eta teknologia berri honek etorkizunera begira duen aplikazioa eta erabilgarritasuna oso haundiak direla ondorioztatu dugu. Teknika berria ikastea, eta batipat softwarea malgutsasunez erabiltzea desafio haundiak izan dira, baina emaitza oso onak lortu ditugu eta are gehiago, teknologia berria kontrolatzen dugun aho zapore onarekin gelditu gara.
Pasa den Urrian, Pasaiako kartografia eta bai Erreferentzi Topografikoen Hiri Sarea (ETHS) ETRS89 erreferentzi sistema berrira eraldatu dira. Altimetrian ere, Gipuzkoako Foru Aldundiak 2009 eta 2011 artean burututako azken galgaketa sarera egokitu dira bai kartografia eta bai Erreferentzi Topografikoen Hiri Sarea (ETHS) ere. Modu honetan, Pasaiako kartografia eta ETHS azken erreferentzi sistema ofizialetara egokitu da, bai altimetrian eta bai planimetrian.
2015 eko Maiatzetik Uztailera Tolosa Erreferentzi Topografikoen Hiri Sarea (ETHS) berriztatzeko lanak burutu ditugu. Galduak zeuden 66 iltze berrezarri dira eta beste batzuek gehitu, guztira 81 iltze kokatu direlarik. GPS behaketak, galgaketak, poligonalak, metodologi desberdin asko erabili dira lana osatzeko.
2015-eko Uztail eta Abuztuan Bandar Abbas 8Iran)-en egon gara, isurketa jarraitu baten alineazioa eta nibelazioa bermatzen. Tenperatura eta hezetasun maila altuek sufriarazi digute.
Hizkuntza hau ez dago eskuragarri
Hizkuntza hau ez dago eskuragarri
Hizkuntza hau ez dago eskuragarri